Ezagutzen genuen jada Dropbox eta GoogleDocs, interneten nahi genuen informazioa gordetzen laguntzen zigutenak, edonon eta edonoiz internet koneksioaren bitartez beste inolako biltegiratze gailurik gabe. Baina, App hauek muga asko eragiten dituzte, adibidez Dropbox edukiera zehatza dauka eta GoogleDocs-en ezin dira dokumentu grafikorik partekatu. Arazo hauek konpontzeko, Googlek ezpazio berria sortu du, Google Drive izenez.

Su lanzamiento inminente era un secreto a voces y ya la tenemos entre nosotros Google Drive, el servicio de almacenamiento en nube de Google acaba de ponerse en funcionamiento para todos los usuarios de una cuenta Google.

Argitzen digute Xaraka foroko erabiltzaileek, izan ere denbora zeraman google enpresak tankerako proiektua sortzen, guztiek itxaroten hari ziren proiektua. 5GBera edukiera handituz, momenturarteko maila handituz, izan ere, PC, MAC eta Android mugikorrentzako baliagarria da.

A partir de estos 5GB iniciales, Google Drive ofrece ampliar esta capacidad en otros25GB por 1.88 euros mensuales, en 100GB por 3.76 euros o 1TB por 37.71 euros. La suscripción a una cuota mensual también supone ampliar la capacidad de Gmail a 25GB

Bideo hauen bitartez Elena Henriquez-ek bere erabilera, gaitasunak eta berritasunak azaltzen dizkigu:

 

 

Dropbox: Wikipedia contributors. (2 May 2012). Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrived from http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Dropbox_(service)&oldid=490327419

Google: Wikipedia contributors. (3 May 2012). Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrived from http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Google&oldid=490390744

GoogleDocs: Wikipedia contributors. (2 May 2012). Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrived from http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Google_Docs&oldid=489115675

Txaumes (24 April 2012) Retrived from http://www.xataka.com/otros/google-drive-la-nube-de-google-ya-esta-aqui

Elena Henriquez (24 April 2012) Retrived from http://es.engadget.com/2012/04/24/google-drive-queda-al-descubierto-con-5-gb-de-almacenamiento-gra/

Hizkuntza ez ofiziala
Hizkuntza ofizial deritzo herrialde, estatu zein beste lurralde batean lege balioa ez duen hizkuntzari. Legegintzaldian erabiltzen den hizkuntza izaten da normalean.
Esate baterako, euskara hizkuntza ez ofiziala da Euskal Herriko frantziar lurraldeetan (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) eta Nafarroako hegoaldean.

Hizkuntza ofiziala
Hizkuntza ofizial deritzo herrialde, estatu zein beste lurralde batean lege balioa duen hizkuntzari. Legegintzaldian erabiltzen den hizkuntza izaten da normalean.
Esate baterako, euskara hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako iparraldean.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu-en hartua 2011-12-27an, http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntza_ofizial-tik hartua hartua.

Hizkuntza plangintza
Hizkuntza plangintzak besteen hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu. Horretarako, diagnostikoa, helburuak, inplementazioa eta ebaluazioa ezarri behar ditu plangintza horrek. Zenbait egileren arabera, hizkuntza plangintza gobernu batek garatzen badu, hizkuntza politika deitu behar zaio.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu-en hartua 2011-12-27an,
http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntza_plangintza-tik hartua hartua.
- Estatus plangintza
Hizkuntza plangintza mota bat da, hain zuzen ere, hizkuntzaren estatusaz arduratzen den plangintza.
Plangintza honek du helburu hizkuntzaren funtzioetan eragitea, hizkuntza komunitatearen egituran eragitea. Hizkuntzaren estatus soziala aldatu nahi du plangintza honek.
Horretarako, maiz hizkuntza bat ofizial bihurtzen du. Hizkuntza hori sustatuko da administrazioan, komunikabideetan, hezkuntzan, erlijioan, … Estatus plangintza izaten da normalean hizkuntza plangintzarik eztabaidatuena (eta hizkuntza politikarekin alderatu ohi dena).
Estatus plangintza bat da hizkuntza politika, baina ez da bakarra. Estatusa aldatzeko saiakerak ere egin daitezke politikari eragin barik. Eta, gainera, sarritan ez da izaten nahikoa hizkuntza politika hizkuntzaren estatusa aldatzeko.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu-en hartua 2011-12-27an,
http://eu.wikipedia.org/wiki/Estatus_plangintza-tik hartua hartua.
- Corpus plangintza
Corpus plangintza hizkuntza plangintza mota bat da, hain zuzen ere, hizkuntzaren corpusaz arduratzen den plangintza.
Plangintza honek du helburu hizkuntzaren egitura egoera berrietara moldatzea. Interbentzioa, beraz, hizkuntzaren formetan egiten da. Corpus plangintzak sarri askotan hizkuntzaren estandarizazioa du helburu. Horrela, hizkuntza gaitu nahi du administrazioan, hezkuntzan, komunikabideetan, … erabili ahal izateko. Izan ere, corpus plangintzaren lehen urratsa izaten da idatzizko kodea estandarizatzea.
Baina badira beste interbentzio motak ere: hizkuntzaren egitura modernizatzea, kanpoko maileguen kontra babestea, …
Euskararen corpus plangintzan aurrerapauso nabarmenenak 1968an hasi ziren Euskaltzaindiak euskara batuaren prozesuari ekin zionean. Dena den, gaur egun oraindik ere estandarizazioa guztiz osatu gabe dago.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu-en hartua 2011-12-27an,
http://eu.wikipedia.org/wiki/Corpus_plangintza -tik hartua hartua.

Hizkuntza politika
Hizkuntza politikak hizkuntzaren afera edo arazoak aztertzen ditu, haren inguruko eztabaidak kontuan hartuz eta arazo horiek konpontzeko neurriak bilatzen ditu, bere jarduteko modua honako hau delarik: helburuak seinalatu, erabakiak hartu eta aginduak eman.

Makroplana
Plangintza mota bat da, dimentsio handiei dagokiena, normalean helburu estrategikoak izaten dituzte, organizazio, komunitate edo gizarte oso bat hartzen bait dituzte.
Euskararen estatusarekin erlazionatuta dauden makroplanak jarduten duten eremuen adibideak dira: administrazioa, irakaskuntza, kultura maila, instituzio ofizialak (juztizia, osasuna…)…

Mikroplana
Plangintza mota bat da, dimentsio murriztuagoei dagokiena, normalean helburu operatiboak izaten dituzte, norbanakoak, taldekoak… ekintza zehatzak izaten dira, makroplanak habian jartzen dituztenak.
Euskararen erlazionatuta dauden mikrolanak jarduten duten eremuen adibideak dira: ikastetxeetan, enpresetan, euskaltegietan… barneko komunikazioetarako erabilera antolatu eta sustatzeko.

Ortografia
Ortografia hizkuntza baten idazteko ikur sorta da, eta baita hauek nola erabili eta idazketa zuzena burutzeko arauak definitzen dituena ere. Euskal alfabetoak, esate baterako, hogeita zazpi letrak osatzen dute, eta euskararen ortografia letra horiek erabiliz idazketa zuzena burutzeko arauek osatzen dute.Honenbestez, munduan ortografiarik zailenetakoa duen hizkuntza, gaur egun, japoniera dela esan ohi da.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu-en hartua 2011-12-27an,
http://eu.wikipedia.org/wiki/Ortografia -tik hartua hartua.

Fonetika
Hizkuntzalaritzaren adarra, hizkuntzaren hotsak eta haien ezaugarriak aztertzen dituena, hala nola, hotsen ahoskera (artikulazioen fonetika), hots horien ezaugarri akustikoak (fonetika akustikoa) eta hizkuntzaren sisteman duten zeregina (hizkuntzalaritzaren fonetika).
Donostia entziklopedia, donostia.org-en hartua 2011-12-13an, http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf -tik hartua.

Hizkuntzalaria
Hizkuntza adierazpide edo sistematzat hartuta, eta hizkuntzen arteko harremanak aztertzen dituen ikertzailea.
Donostia entziklopedia, donostia.org-en hartua 2011-12-13an, http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf -tik hartua.

Lekukoa
Zerbaiten lekukotasuna (Ikusi, entzun, sumatu denaren adierazpena, egia finkatzeko balio duena; lekukoaren adierazpena) ematen duen pertsona, auzi batean bereziki.
Donostia entziklopedia, donostia.org-en hartua 2011-12-13an, http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf -tik hartua.

Lexikoa
lexikoa da hitz batek (den kategoriakoa dela) edozein testuingurutarako (edo testuinguru guztietarako) berezkoa duen informazioa. Gakoa da zein den informazio hori. Horregatik, lexikoak ez du hitzaren (eta gehienetan esanahiaren) informazio hutsa bakarrik, baizik eta mota guztietako ezagutza barne har dezake: morfosintaktikoa, semantikoa…
Sareko euskal gramatika, ehu.es-en hartua 2011-12-13an,
http://www.ehu.es/seg/hizk/1/2 -tik hartua hartua.

Morfologia
Hitzen formaz jarduten du, hitzaren azterketaz azken batean. Hitzaren formaz, hitzek perpausetan hartzen duten formaz arduratzen da morfologia. Aldiz, perpausaren gramatika sintaxiak aztertzen du. Hori da SEG-en egiten dugu bereizketa nagusia. Egia da batzuetan mugak aski labainkorrak direla eta nekez esan daitekeela “honako hau morfologiari dagokio” eta “beste honako hau sintaxiaren kontua da”. Beste batzuetan, ordea, aski argia da kontu hori. Dena den, holako bereizketak egitea arlo guztietan gertatzen da hizkuntzalaritzan: pentsa, esaterako, fonetika eta fonologiaren arteko mugak, fonologiaren eta morfologiaren artekoak, eta abar.
Sareko euskal gramatika, ehu.es-en hartua 2011-12-13an,
http://www.ehu.es/seg/morf/4-tik hartua hartua.

Sintaxia
Sintaxiak sintagmekin egiten du lan. Horrela, esan dezakegu sintaxiaren ‘zorua’ hitza dela. ‘Sabaia’, berriz, perpausa. Perpausaren definizioa ematea, hala ere, ez da lantegi samurra. Horregatik izan dira hainbat eztabaida perpausa definitzeko orduan. Erabili diren irizpideak ere ez dira beti berak izan. Batzuetan esanahiari begiratu zaio, perpausa ‘esanahi osoa’ duen eraikuntzatzat hartuz. Beste batzuetan doinua hartu da kontuan, edo distribuzioa. (M. L. Hernanz 2002: 998-1073).
Sareko euskal gramatika, ehu.es-en hartua 2011-12-13an,
http://www.ehu.es/seg/morf/5-tik hartua hartua.

Ama hizkuntza
Gizabanako baten lehen hizkuntza (jaiotzetiko hizkuntza edo ama hizkuntza izenez ere ezaguna) gizabanako horrek jaiotzetik ikasi duen hizkuntza da, edo gizabanako horrek hobekien hitz egiten duen hizkuntza. Askotan, kultura nortasun soziolinguistikorako oinarri izaten da. Gizabanako batek, beraz, lehen hizkuntza bat baino gehiago izan ditzake; oso ohikoa dugu euskal herritar batek Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusietatik (euskara, frantsesa eta gaztelania) bi lehen hizkuntzatzat izatea.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu-n hartua 2011-11 18an,http://eu.wikipedia.org/wiki/Lehen_hizkuntza-tik hartua.

Eleanitza
Eleanitza denaren nolakotasuna; hiru hizkuntza edo gehiago erabiltzea ezaugarri duen egoera.
Harluxet entzikloedia, euskadi.net-n hartua 2011-11 18an, http://www1.euskadi.net/harluxet/-tik hartua.

Elebakarra
Elebakartasuna hizkuntz bakarra hitz-egitea da, elebitasunaren eta eleaniztasunaren kontrakoa. Kanadako zientzialari talde batek egindako ikerketaren arabera, hizkuntza bakarra hitz egiten duten pertsonak, zahartzaroan dementzia edo alzheimerra jasateko aukera handiagoak dauzkate, eleanitzak diren pertsonak baino. Hiztun elebakarra, hizkuntza bakar batean soilik mintzatzen den pertsonari dagokio.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu-n hartua 2011-11 18an, http://eu.wikipedia.org/wiki/Elebakarra -tik hartua.

Elebiduna
Pertsona batek bi hizkuntza edo gehiago lehen hizkuntzatzat dituenean, elebiduna dela esaten da. Hizkuntza horien ikasketa ordenak ez du zertan horietan duen jakintza maila adierazi. Adibidez, litekeena da pertsona batek euskara ikasi izana lehenengo, baina ondoren Ingalaterrara bizitzera joan izanak ingelesez maila altuagoa izatea ekar lezake. Elebitasuna oso zabalduta dago munduan. Esate baterako, Euskal Herrian; Hego Euskal Herrian ohikoa da euskara eta gaztelania izatea lehen hizkuntza; eta Ipar Euskal Herrian, euskara eta frantsesa.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu-n hartua 2011-11 18an, http://eu.wikipedia.org/wiki/Lehen_hizkuntza -tik hartua.

Fenomenoak

Hizkuntzen ukipenen ondorioz zenbait fenomeno gerta daitezke eta fenomeno horiek hiru motatakoak izan daitezke, gertaeren arabera:

Sistemen ukipenaz gertatutakoak:
- Interferentzia: Sistema baten barruan finkatzen den hizkuntza batean beste hizkuntza bateko gertakizuna izaten denean, batez ere gizarte elebidunetan, adibidez euskaran gaztelerako esamoldeak (hizkuntza horretan) erabiltzen direnean.
- Bateratasuna (konbergentzia): Bi hizkuntzen arteko sistemak hurbil daudenean, bi hizkuntzen elkartzeko joera, adibidez: hizkuntza erromanikoekin, Gaztelaniak Nafarrera mendean hartzean.
- Mailegua: Hizkuntza batek beste hizkuntza batetik elementuak hartzen dituenean eta bere egiten dituenean, adibidez: telefonoa, telebista…
- Kalkoa: Hizkuntza batean beste hizkuntza baten moduak erabiltzen direnean, adibidez: erderakadak.

Hizkuntza bat baino gehiagoerabiltzen direnean:
- Hizkuntzaren hautaketa: Hiztun batek giro konkretu batean hizkuntza baten hautaketa egiten duenean, nahi eta giro horretan beste hizkuntza bat erabiltzeko aukera izan.
- Hizkuntzaren ordezkapena: Gero eta gehiago ama hizkuntza ez den hizkuntza erabiltzea, ama hizkuntza ordezkatuz.
- Kodigo aldaketa (hizkuntzen txandaketa): Hizkuntza bat erabiltzean, giro lasaian batez ere, beste hizkuntzaren esaldi osoak esatea.
- Kodigoen nahasketa (amalgama): Hizkuntza bar erabiltzean, giro lasaian batez ere, beste hizkuntzaren hitzak erabiltzean.

Hizkuntzen ukipenaz jarraitzen diren aldaerak:
- Pidgin hizkuntzak: Hizkuntza baten joera sintaktiko, fonetiko eta morfologikoak beste baten unitate lexikoekin elkartzen dituen kodigoen sistema, gramatikarik gabeko hitzak.
- Kreolera hizkuntzak: Bi sistemen nahasketaz eratorritako aldaera egonkorra da, aldaketa fonetikoak sarritan igartzen dira hizkuntza hauetan eta gramatikari dagokionez ezaugarriak komunean izan ditzakete.
- Hizkuntz frankoa: Ama hizkuntza ezberdina duten hizlarien artean erabiltzen den ulertzeko hizkuntza, adibidez: ingelesa.
- Diglosia: komunitate batean bi hizkuntza sistema, aldaera edo bi hizkuntza dezberdin xede desberdinetarako erabiltzen direnean

Hizkuntza
Hizkuntza, giza taldeen ahozko komunikazioaren sistema bat da. Hizkuntzalaritzak aztertzen du.
Izakiak komunikatzeko dugun gaitasuna, mintzamena edo lengoaia da, hau lortu dezakegu bai zeinu-sistema baten bitartez edota mingainarekin. Ez dugu nahastu behar hizkunea edo hizkuntza lengoaiarekin, hauek horren errepresentazioa baitira.
Lengoaiak dira, era ulerterraz batean azaltzearren, nahiz eta beraien irispideak eta garrantzia murriztuz gure munduko erakuntzarako dira, gauzen formak adierazteko.
Sarritan lengoaia terminoa erabiltzen da izakiek erabiltzen dugun komunikazioa adierazteko, hau da, lengoaia naturalak, bai berba egiteko lengoaia, zein zeinuen bitartez erabiltzen duguna edo literaturan erabiltzen dena. Lengoaia naturalak lengoai guztiak ditu barne, animaliak erabiltzen dutena eta baita izakiena ere. Matematiketan eta informatikan, esaterako, lengoaia artifizialak erabiltzen dituzte eta lengoaia formalak dira (programazio lengoaiak barne). Dena dela, izakien lengoaia badauka ezaugarri bat ezin dena topatu programazio lengoaietan: dibertsitatea. Lengoaien ikasketak bi zientziaren iturburua da filologia eta hizkuntzalaritza.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu-n hartua 2011-11 18an, http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntza -tik hartua.

Hizkuntza ukipenak
Hizkuntza ukipenezko egoera dagoelarik, bi hizkuntzen artean halako menpekotasun-harremana sortzen da, non bion erabilerari dagokionez funtzio edo betebehar jakin batzuetarako garbi bereizten diren, erabilera bakoitzari estatus kultural berezi bat ezarriz, menpeko hizkuntzen erabilera bortxazkoa, baldintzatua eta menpekoa gertatzen.
Wikiteka, wikiteka.com-n hartua 2011-11 18an, http://www.wikiteka.com/apuntes/idazleak-3/ -tik hartua.

Hiztuna
Erraztasunez edo trebetasunez mintzatzen dena; asko hitz egiten duena. Ez zen berez hiztun trebe horietakoa. ¤ Hitz egiten duena.
Hizkuntza jakin batez mintzatzen dena.
Donostia entzikloedia, donostia.org-n hartua 2011-11 18an , http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf -tik hartua.

1.1 DIALEKTOLOGIA ETA SOZIOLINGUISTIKA

Aldaera
Oinarri edo eredutzat hartzen denari buruz, alde edo desberdintasunen bat duen beste era bat. «Barri», «berri»-ren aldaera da. Landare mota baten aldaerak.
Entziklopedia laburra, www.donostia.org-en hartua 2011-10-26an, http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf-etik hartua.

Dialekto
Hizkuntza baten aldaera, sistema fonetiko, lexiko eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak dituena, eta lurralde mugatu batean mintzatzen dena. Euskararen dialektoei euskalki deritze.
Harluxet entziklopedia, www.euskadi.net/harluxet-en hartua 2011-16-20an, http://www.euskadi.net/harluxet/ -etik berreskuratua.

Dialektologia
Dialektoak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da.

Fenomeno linguistikoa
Animali hizkuntza guztiek eta fenomeno linguistiko guztiek dituzte bi behe funtzio hauek. Baina giza hizkuntzak beste funtzio asko ere baditu7. Arraroa bada ere, ia filosofo guztiek aintzat hartu gabe utzi dituzte goi funtzioak Gertakari arraro honen esplikazioa da bi behe funtzioak beti daudela presente goi funtzioak presente daudenean, hartara, beti delarik posible fenomeno linguistikoak, behe funtzioen arabera, “adierazpen” gisa edo “komunikazio” gisa “esplikatzea”. Giza hizkuntzen bi funtzio inportanteenak funtzio deskribatzailea eta funtzio argudiatzailea dira.
Hiru entziklopedia, www.hiru.com -en hartua 2011-10-26an, http://www.hiru.com/hirupedia -etik berreskuratua.

Fonologia
Fonologia gramatikaren azpiatal bat da, eta horregatik, baita hizkuntzalaritzarena ere. Fonetikak ez bezala, fonologiak hotsak nola funtzionatzen dituen aztertzen du, (hizkuntza jakin batean edo hizkuntzan, orokorrean).
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-10-26an, http://eu.wikipedia.org/wiki/Fonologia -etik berreskuratua.

Geografia linguistikoa
Metodologia konkretua da, gertakari linguistikoak batu eta mapetan kokatzen dituenak, azkenik atlas linguistikoak osatzeko.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-10-26an, http://es.wikipedia.org/wiki/Geograf%C3%ADa_ling%C3%BC%C3%ADstica -etik berreskuratua.

Geolinguistika
Bakoitzaren edo talde ezberdinen aldaerak aztertzen dituen linguistikaren atala.
The Free Dictionary, www.thefreedictionary.com -en hartua 2011-10-26an, http://es.thefreedictionary.com/geoling%C3%BC%C3%ADstica -etik berreskuratua.
-Atlas linguistiko: Hizkuntza atlasa dialektologiaren tresnarik garrantzitsuenetakoa da. Gertakari dialektalen bilduma da, askotan hainbat liburukitan, ezaugarri zehatzak biltzen dituena transkripzio fonetikoa ahalik eta modu zehatzenean emanez. Atlasen bidez hizkuntza baten esparruan gertatzen diren aldaerak adierazten dira isoglosen bidez edota bildutako datuak tauletan emanez.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-10-26an, http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntza_atlas -etik berreskuratua.

Komunikazioa
Sinbolo jakin batzuk erabiliz edo sistema baten bitartez komunikatzea.
Entziklopedia laburra, www.donostia.org-en hartua 2011-10-26an, http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf-etik hartua.

Lexikoa
Hizkuntzalaritzan, hizkuntza baten lexikoa bere berbategia da, tartean bere hitzak eta esapideak. Antzinako grezierazko “λεξικόν” (lexicon) hitzaren eratorria da, “λέξις” (lexis), “hitza” oinarria duena.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-10-26an, http://eu.wikipedia.org/wiki/Lexiko -etik berreskuratua.

Morfologia
Hizkuntzalaritzan, morfologia (grezierazko morphé, forma, eta logos, tratatua) gramatikaren zati bat da. Hitzak ikasten ditu ikuspuntu formaletik, beren harremana esanahiarekin, eta hitz berrien edota hitz formen formatze prozesuak.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-10-26an, http://eu.wikipedia.org/wiki/Morfologia_%28hizkuntzalaritza%29 -etik berreskuratua.

Soziologia
Gizarteen sortze eta garapena, eta gizarte egitura, joera edo jokabideak orohar aztertzen dituen jakintza
Entziklopedia laburra, www.donostia.org-en hartua 2011-10-26an, http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf-etik hartua.

Soziolinguistika
Hizkuntza bere testuinguru sozialean (faktore sozialek hizkuntzan eragiten dituzten aldaketak, hiztunek faktore sozial desberdinen arabera dituzten hizkuntz erabilera desberdinak, etab.) aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra.
Harluxet entziklopedia, www.euskadi.net/harluxet-en hartua 2011-10-26an, http://www.euskadi.net/harluxet/ -etik berreskuratua.

1.2 HIZKUNTZEN BARIAZIOA

Aldagaia
Zenbaki balio desberdinak har ditzakeen ikur edo elementua, gehienetan letra baten bidez adierazten dena; hedaduraz, logikan erabiltzen diren kidekoak. Aldagai askeak eta mendekoak.
Entziklopedia laburra, www.donostia.org-en hartua 2011-11-5an, http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf-etik hartua.

Bariazio linguistikoa
Hizkuntza baten bariazio linguistikoa, esanahi berbera esateko modu ezberdinak gertatzen direnean izaten da, hau da, hiztunek forma ezberdinak edo hitz berdinaren ahoskatze ezberdinak erabiltzen dituzte testuinguru berdinean.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-11-5an, http://es.wikipedia.org/wiki/Variaci%C3%B3n_ling%C3%BC%C3%ADstica -etik berreskuratua.

Diastratikoa
Ezaugarri sozioekonomiko antzekoak dituzten hiztunak besteetatik dezberditzea.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-11-5an, http://es.wikipedia.org/wiki/Variaci%C3%B3n_ling%C3%BC%C3%ADstica -etik berreskuratua.

Diatopikoa edo geografikoa
Geografiak mugatzen dituen bariazioak, udalerri edo herriekin erlazionatutakoak. Hiztunak ingurukoekin erlazio estuagoak dituztelako gertatzen dira bariazio hauek.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-11-5an, http://es.wikipedia.org/wiki/Variaci%C3%B3n_ling%C3%BC%C3%ADstica -etik berreskuratua.

Hizkuntza atlasa
Hizkuntza atlasa dialektologiaren tresnarik garrantzitsuenetakoa da. Gertakari dialektalen bilduma da, askotan hainbat liburukitan, ezaugarri zehatzak biltzen dituena transkripzio fonetikoa ahalik eta modu zehatzenean emanez. Atlasen bidez hizkuntza baten esparruan gertatzen diren aldaerak adierazten dira isoglosen bidez edota bildutako datuak tauletan emanez.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-11-5an, http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntza_atlas-etik berreskuratua.

Idiolektoa
Pertsona baten bariazio linguistiko propioa.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-11-5an, http://es.wikipedia.org/wiki/Idiolecto -etik berreskuratua.

Isoglosa
Hizkuntzaren aldaerak bereizten dituen marra imaginarioa, hizkuntzak dialekto eta azpidialektoetan bereizten dituenak.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-11-5an, http://es.wikipedia.org/wiki/Isoglosa -etik berreskuratua.

Soziolekto
Klase sozial batek erabilitako hizkuntzaren aldaera.
Wikipedia entziklopedia askea, wikipedia.eu -n hartua 2011-11-5an, http://es.wikipedia.org/wiki/Sociolecto -etik berreskuratua.

1.3HIZKUNTZA JARRERAK

Metodo konduktista
Hiztunen gogamen egoera aztertzen duen metodoa, metodo guztiz subjektiboa eta introspektiboa

Metodo kualitatiboa
Eztabaida-taldeetan oinarritzen den metodoa, jarrerak jasotzeko eta ikusteko ezin hobea.

Metodo kuantitatiboa
Galdekizunen bitartez jasotako erantzunekin la egiten den metodoa.

Metodo mentalista
Jokabidearen behaketa zuzena egiten duen metodoa, guztiz objektiboa dena.

Metodo zuzena
Galdekizunak erabiltzen dituena

Zeharkako metodoa
Grabaketa prestatuak erabiltzen dituena

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.